sábado, 9 de enero de 2016

ZELATATZAILEA ETA ZELATATUA. AZKEN KLASE TEORIKOA

Kaixo guztiei!!

Gaurko sarrera honetan azken klase teorikoari buruz hitz egingo dizuet. Urrian 8an egin genuen azken klase teoriko hau Aingeru irakaslearekin, eta orain klase horretako lapurpen bat jarriko dizuet hemen.

Gaur egun teknologia oso aurreratua doa eta gizartea oso sartuta dago teknologia hauetan eta honek hainbat ondorio dakartza. Interneten badago beti pertsona bat behatzen dagoena beste pertsonei, “zelatatzailea eta zelatatuaren” izenburuak dioen bezala. Paniptikoaren kontzeptuarekin konparatzen da, hau da, paniptikoa semiesfera modukoa da eta erdialdean zutabe bat dauka, kartzela transluzidoa bezala. Horrela pertsonek ez dakite noiz edo zein momentutan izango den zelatatua. Mundu digitalean ere berdina gertatzen da, beti dago norbait behatzen ari dena baina guk ez dakigu zein momentutan ari de pertsona hori  zelatatzen.

Gero aurreko klaseko bideoa berriro ikusi genuen eta bigilantziari buru hitz egin genuen:

1.      Zergatik bigilatzen naute, inor ez banaiz?

Bideo honetan bigilatziari buruz hitz egiten du. Bertan azaltzen digu nola pertsona batek (enpresario bat) bere datuak eskatzen dizkio bere telefonia konpainiari eta berari buruz dena dakitela konturatzen da. “kristalezko etxeetan” bizi bagina bezala esaten du hizlariak, eta kanpokoek dena ikusi dezaketela.

Bigilatuak garela konturatzen garenean ez gara berdin portatzen, beste era batean jokatzen dugu. Hau ekiditeko TOR erabiltzailea komeni dela esaten du hizlariak, arrastorik uzten ez duen nabigatzailea da eta honi esker ez gara zelatatuak sentituko.

2.      Sareak eta datuak, ikuspegi kritikoa.

Bideo honek sare sozialei egiten die kritika, horretaz gain, bigilantziari buruz ere hitz egiten du.
Hasteko facebook-en inguruan hitz egiten du. Honetan sarearen produktuak gara zeren eta bertan perfil bat egiteko gure datu guztiak sartu behar ditugu: gure mugikor zenbakia, gure izen abizenak, gure urtebetetze data… bertan ezin duzu zure pribatutasuna kontrolatu eta beste pertsona batzuengana iristen dira zure datuak.

Hortaz aparte interneten zerbait bilatzen dugunean aurkitutako hori ikusten edo bogilatzen dute eta gero gai dira jakiten zer bilatuko dugun ondoren. Hortaz ia denbora osoan zelatatuak garela esan genezake.

Honekin amaitzeko hizlariak hiru aplikazio gomendatzen ditu:

·                     Ghostery (espioi cookien aurka lan egiten duen aplikazioa) 
·                     AdBlock Plus (interneteko iragarkiak blokeatzen dituen aplikazioa)
·                     TOR (arrastorik uzten ez duen nabigatzailea)

Ondoren klasean zelatzen gaituzten konpainia edo entitateen izenak jarri genituen eta taula bat osatu genuen, nola zelatatzen gaituzten eta zer egin zelatatuak ez izateko. Hona hemen taula:

ZELATATZAILEA
NOLA ZELATATZEN 
GAITU?
ZER EGIN DEKEGU HORI KONPONTZEKO?
Google
Gure bilaketak gordetzen ditu eta gero publizitatea eskaini
Erabiltzaile izkutua erabili, informazioa ez eman.
Facebook
Gure jaiotze data, telefonoa, izen abizenak… eskatzen ditu.
Informazioa ez eman, pribatasun neurriak, profil asmatua sortu...
Whatsapp
Tik bikoitza, informazioa gordetzen du, azken konexioa, bidaltzen diren argazkiak ikus ditzakete…
Azken konexioa kendu, tik bikoitza kendu.
GPS
Gure posizionamendua dakite
Liburu  mapak erabili.
Puntu-txartelak
Erosketak noiz egiten ditugun, zer erosten dugun eta zenbat gastatzen dugun.
Puntu-txartelak ez sortzea.
Movistar
Datu pertsonalen kontrola, adina, erabilerak...
Pribatasuna eskaintzen duen konpainiara aldatu.
Egela
Sarreraren kontrola, zer klikatzen dugun eta noiz.
Bat bakarrik sartzea eta gero dokumentua elkarbanatzea guztien artean.
Kutxa
Bankuak gure datu guztiak ditu, zenbat diru daukagun, noiz eta non atera dirua.
Dirua etxean gorde.
Autobuseko txartelak
Noiz, non eta nora hartzen dugun autobusa dakite.
Autobusa metalikoan ordaindu, baina nire ustez oso garestia.
Twitter
Gure datuak ditu eta, retweet egin daitekeenez edozeinek ikusi dezake idazten duguna.
Profil pribatua, retweet egitea ez ahalbidetu.


Klasea amaitu aurretik Gephi erabili genuen eta gure facebook-aren datuak ikusteko. Lehenengo Netvizz-en sartu ginen gure datuak deskargatzeko eta ondoren gephi deskargatu genuen datu horiek analizatzeko. Nahiko txundituak geratu gienen egia esan, izan ere edonork ikusi dezake zure datuak.
Klasea amaitzeko Aingeruk hausnarketa txiki bat egiteko eskatu zigun galdera honen inguruan: “ nola ikusten dugu pribatutasunaren gaia hezkuntzan? Hona hemen gure hausnarketa:

Gero eta eskola gehiago ari dira aplikatzen IKTak berain ikastoletan, eta denbora pasa ahala ordenagailuek liburuak ordezkatuko dituzte. Gainera eskola ez ezik etxean ere erabiltzen dituzte umeak ordenagailuak. Hortaz aparatu hauen erabilera ona egiten irakatsi behar zaie, hau da,  zein motatako herramientak erabili lanak egiteko, edota informazioa bilatzeko.


Hau guztia ez ezik blog bat egiterakoan edo facebook-en perfil bat zein motatako neurriak hartu, zein motatako pasahitza jarri inor ez sartzeko … hortaz nire ustez ikasleei hainbat estrategia eta habilidade irakatsi behar zaiela teknologiaren erabilera ona egiteko.

Hau izan da guztia,

Aioo

No hay comentarios:

Publicar un comentario