Lehenego Klase Teorikoa
Lehenengo klase teorikoa Joxemirekin eman genuen. Sarrera moduan teknologiei berriei buruz hitz egin genuen apur batez, zer eta nolakoak diren, zertan lagundu eta mugatzen gaituzten... Ondoren “La Promesa Digital” eta “Big Data”-ri buruzko bideo pare bat ikusi genituen, gaiari buruz geneukan ikuspuntua zabaldu eta ez genekizkien datuak eskainiz.
Azken urteetan gailu eta aparatu ugari txertatu ditugu gure bizitzetan, bizimodua erraztu eta komunikazioa azkartzekotan. Hala bada, La Promesa Digital delakoa asko zabaldu da lehen munduko gizarteetan. Honen arabera, teknologiek gure bizitzako arazoen konponbiderako bidea zabalduko digute berdintasunezko gizarte justu bat eraikiz. Baina Joxemik zionaren arabera (eta ni guztiz bat nator berarekin) guztia hau ez da egia. Gure ilusioak eta arazoak konpontzeko beharra asetzen dituen ideia da La Promesa Digital delakoa, eta erreparorik gabe sinesten dugu honetan, bere atzean ezkutatzen diren trikimailu eta arriskuez ohartu gabe. Egun, ia mugarik gabeko sare izugarria da internet informazio piloa jasotzen duena, baita gure informazio pribatua ere. Sare sozialetan eta bestelakoetan gure informazioa txertatzen dugu, baian inori eman edo inon idatzi ez dugun informazioak ere biltzen dira bertan, adibidez: Internetera konexioa duen smartphone bat baldin baduzu, internet erabiltzen duzun bakoitzean (WhatsApp mezu bat jasota, autobus ordutegiak begiratuta, posta elektronikoan begirada bat botata...), inguruko internet igorleak zure kokalekua zehazteko gai dira. Hala, zure eguneko internet erabileran oinarrituta, egunean zehar egindako ibilbidea mapa baten ia zehaztasun osoz marraztu genezake. Honetaz gain, badira beste mila adibide non gure informazio pribatua biltzen dutela ikus dezakegun. Aipamen orokor bat egitekotan, zera aipatuko nuke, interneteko nabigatzaileek, interneten egiten ditugun bilaketen arabera perfil bat eraikitzen digutela, iraganean bisitatutako web orrietako edukietan oinarrituz, antzerako edukiak dituzten publizitate, propaganda edo gonbidapenak bidaliz.
Baliteke askori bost axolatzea honek. Bere burua ñimiñotzat jota horrelakorik gertatuko ez zaiela pentsatzen dute, ez diote garrantzirik ematen horrelako gertakizunei, gure pribatasuna bortxatzen duten gertakari hauei. Zertarako zelatatuko naute ez banaz inor? Ba erantzuna nahiko erraza da. Arestian aipatutako nabigatzaileek sortutako perfil hauek kontsumismora bultzatzen gaituzte, eta ez kontsumismo materialera bakarrik (salerosketak), baita denboraren kontsumismora ere. Denbora pasa, on line pasatzen ditugun ordu guzti horietan zabor asko bidaltzen digute, iragarki, serie, joko edo sare sozialen bidez, eta askoren kasuan garuna garbiketa antzeko prozesu bat ematen dela esango nuke. Hala, gure nortasuna sendotzen pasa beharko genukeen denbora, leloen antzera pantaila bati begira pasatzen dugu. Hau da haien arauak onartzearen ordaina.
Horrenbestez, nire ustetan, honen aurka borrokatu beharko genuke, alde batetik internet erabiltzerakoan gure informazioaren pribatuan gorde dadila exigituz eta bestalde interneten ganorazko erabilpen bat eginez, gure buruek ez dezaten zaborrez gainezka egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario