Azken sarrera honetan porfolioa egingo dut eta bertan lau hilabetean zehar egindako klaseko lanak zein klase teorikoak jarriko ditut laburbilduz. Gainera blog hau nire lehenengo blog-a izan da eta egia esan hasieran ez nintzen oso habila aparatu honekin, baina denbora pasa ahala eta probak eginez gero eta habilidade gehiago lortu ditut.
Ni lehenengo klasean ez nengoen, Munduko Txapelketa neukalako Londresen, hortaz sarrera hau beranduago egin nuen nik. Hala ere, sarrera hau egin nuenean, Dani Losada zegoen irakasle bezala eta zer prestakuntza teknologiko izan behar du Lehen hezkuntzako irakasle batek galderari erantzun behar izan nion.
Gero hurrengo klaseetan hainbat habilidade ikasi genuen web-eko programa batzuekin, hala nola GEOGUESSR , gero youtuberen bitartez bideo bat egi nuen blogera, DOCUMENTAL KAYAK EXTREMO ANIOL SARRASOLSES bideoa hain zuzen. Eta bukatzeko GOOGLE MAPS erabili genuen eta bertatik edoiz leku ezagutu dezakezu.
Hurrengo sarreran photopeach-en bidez bideo txiki bat egin nuen eta bertan zer nolako inpaktua izan duen gure gizartean teknologia berri hauek. TEKNOLOGIAREN ERAGINA izenburua jarri nien bideo horri.
Ni ez nintzen egon baina nire taldekoei esker posible izan nun egitea eta bertan LEHENENGO KLASE TEORIKOAREN LABURPENA egin nuen. BIGARREN KLASE TEORIKOAN Jose Mari de Juan Fonseca etorri zitzaigun konpetentzia digitalei buruz hitz egitea, eta gaur egungo irakasleek zer nolako prestakuntzak eta konpetentziak izan behar ditugun esplikatuz.
Hurrengo klase teorikoan offline bizitzari erlazionaturiko 10 argazki jartzea eskatu ziguten. Bi egin nietuen, horietako bat nik egin nuen OFFLINE izenburuarekin, eta bestea klaseko taldearekin OFFLINE BIZITZA izenburuarekin.
Klase teorikoekin amaitzeko, azkeneko klase teorikoan ZELATATZAILEA ETA ZELATAUA -ri burz hitz egin genuen eta horretarako bi bideo jarri zizkiguten eta gero klasean, gure artean, komentatu eta irtebide bat aurkitzen saiatu ginen.
Jarraian kopetentzi digitalen inguruan hainbat lan egin genituen, besteak beste CURACION DE CONTENIDOS presentatu genuen klasearen aurrean eta zer nolako programak zeuden hau erabiltzeko. Baita ere DE LO SOLIDO A LO LIQUIDO presentatu genuen klasean eta azaldu genuen zer nolako iraultza ekarri duen teknologia berri hauek hezkuntzan.
Hortaz aparte, ZABORRAREN PRAKTIKA ONA proiektua egin genuen dekalogoko puntu guztiak sartuz. Honekin hainbat klase prestatu genituen ikasleei esplikatuz zer nolako jarrera izan behar duten zaborra erreziklatzera bota behar dutenean.
Bukatzeko gure taldeak egin duen lanaren bideo igo dut denek ikus dezazuen. Guk modari kritika egin genien eta hori islatzeko bideo bat egin geuen, horren izenburua hauxe da: PABLOREN EGUNA
Hau izan da guztia. Hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario