domingo, 10 de enero de 2016

Bigarren klase teorikoa

Bigarren klase teorikoan José Mari de Juanen, Ordiziako berritze-guneko IKTen aholkulariaren hitzaldira joateko aukera izan genuen. Bertan landutako gai orokorrak Hezkuntza Sailaren eta IKTen Ibilbidea, Hezkuntza Berriztatzeko Zentroak eta Ikasleriaren Konpetentzia Digitala izan ziren. Jarraian, gai bakoitzean azaldutako informazio garrantzitsuenaz hitz egingo dut:

·      Hezkuntza Sailaren eta IKTen Ibilbidea:

Azken urteetan aurrerapen teknologikoak izugarri azkar joan dira eta lehen munduko gizarteak digitalizatuz joan dira. Hala, hezkuntzaren esparrua hobetu, irakasleei lanerako baliabide eta erraztasun gehiago eskaintzeko eta hezkuntza kalitate hobetzeko helburuekin, Hezkuntza Sailak ikastetxeetan IKTak bultzatzeko hainbat proiektu eta plan abian jarri ditu azken urteetan:

Aurrena, PREMIA planak jarri ziren martxan, hiru guztira, helburu nagusitzat zentroetako IKTeen hornidura eta baliabideak hobetu eta berritzea zutela. PREMIA I 2000-2003 bitartean eman zen, PREMIA II 2005-2007 bitartean eta PREMIA III 2008tik aurrera.

2010-2013 urteen bitartean ESKOLA 2.0 izeneko plana gauzatu zen. LHko 5. mailatik DBHko 2. maila arteko ikasgelak digitalizatu ziren, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatu zituzten baita eta multimedia edukiak sortu; arestian esan bezala, hezkuntza kalitate hobetzeko asmoarekin.

Sare Hezkuntza Gelan plana (SHG) 2014. urtean abiarazi zuten IKTek eskainitako baliabideei ahal bezainbesteko probetsua ateratzeko asmoarekin, irakasleek jasotako prestakuntza, material berriak sortu edo egokitu eta ikasgelan aplikatzeko gai izan daitezen.

Azkenik, aipatu beharra dago 2006. urtetik  aurrera IKTen Heldutasun Eredua abiarazi zutela. Bertan, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei dei egin zitzaien IKT heldutasun agiriak eskuratzeko. Hiru mailako ezberdinetako agiriak dira: Oinarrizkoa, IKTen trebakuntzan eta erabilpenean oinarritzen da, erdikoa ikasgelak digitalizatzean eta aurreratua ikastetxeak birtualizatzean. Horretarako prozesu ezberdinak zehaztu zituzten (Irakaskuntza, Administrazio eta Informazio eta Komunikazioa) bakoitza zegozkion azpi-prozesuekin.

·      Hezkuntza Berriztatzeko Zentroak:

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza berrikuntza eta hobekuntzan laguntzeko zentoak dira. Lurralde edo zonaka antolatzen dira (Araban 2,Gipuzkoan 6 eta Bizkaian 10) eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntza mailetara zuzendutako laguntza zerbitzu gisa egiten dute lan.
Zentro hauetan profesional ezberdinek hartzen dute parte: zuzendariak, 10 aholkularik (LHtik, IKT Programatik eta Normalkuntza Programatik bana, DBHtik bi eta Hezkuntza Bereziko Premiatik 4) eta idazkari-dokumentalista batek. Hautaz gain, beste langile batzuk ere parte hartu dezakete, hala nola, irakasle laguntzaile, logopeda, terapeuta edo fisioterapeutek.

Zentro hauek funtzio ezberdinak betetzen dituzte zenbait arloetan:

o   Aholkularitza arloan: Eskualdeko ikastetxeei eta irakasle alderdi didaktikoei buruz aholkatzea. Irakasleek hainbat alorretan egin ditzaketen ekarpenak aztertu eta bideratzea (curriculuma, didaktika, teknologiak berriak, hizkuntza normalkuntza…). Ikastetxe eta Irakasleei, Hezkuntza Sailak sustatzen dituen hezkuntza berrikuntzei buruzko lehentasunezko ildoei buruz aholkatzea.

o  Prestakuntza arloan: Irakasleen prestakuntzarako plan eta lanen kudeaketa laguntzea. Ikastetxeko prestakuntza proiektuak planifikatzen, aholkatzen eta ebaluatzen laguntzea. Irakasleak prestatzea eta haien prestakuntza eskaerak bideratzea. Ikastetxeetatik sortutako eskaerei erantzuteko prestakuntza ematea eta hura kudeatzea.

o  Berritze, esperimentatze, ikertze arloetan: Hezkuntza Sailari, premia pedagogikoak aztertzen eta gabeziak konpontzen laguntzea. Hezkuntza bereziaren premia duten ikasleak dituzten ikastetxeak aholkatzea. Ikastetxeek proposatutako berritze eta esperimentatze proiektuen plangintzan, aholkularitzan eta ebaluazioan laguntzea. Eskola materiala eta material kurrikularra aztertu eta ebaluatzea.


· Ikasleriaren Konpetentzia Digitala:

EAEko Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumak dioenaren arabera, konpetentzia digitala informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta jakintza bilakatzean datza. Hala, Konpetentzia Digitalerako Markoaren Europar Proiektuak (DIGCOMP) 5 dimentsio ezartzen ditu konpetentzia digitalaren barnean:

1.  Dimentsioa: Gaitasun eremuak (Informazioa / Komunikazioa / Edukia sortzea / Segurtasuna / arazoak konpontzea).

2.  Dimentsioa: 21 Gaitasunak dagozkien eremuetan:
    

       

3.  Dimentsioa: Oinarrizko gaitasun maila / Erdiko gaitasun maila / Gaitasun maila aurreratua

4.  Dimentsioa: Ezagueren adibideak, trebetasuna eta jarrerak.

5.  Dimentsioa: Helburu ezberdinen arabera aplikagarritasuna (aisia, soziala, erostea, saltzea, inkesta, enplegua, erabilera, hiritartasuna, ongizatea).

Oraintxe aipatutako bost dimentsio hauek hiru , multzotan sailkatu ditzakegu: Trebetasun Teknologikoa, Ikaskuntza - Jakintza eta Herritartasun Digitala. Hiru multzo hauen artean, Ikasteko Ingurune Pertsonala kokatzen da, PLE (Personal Learning Enviroment), gaitasun berriak eskuratzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko, pertsonalki erabiltzen dugun tresneria (tresna, zerbitzu eta konexio multzoa). Hona hemen PLE bat sortzeko tresna erabilgarri batzuk: symbaloo, diigo edo delicious.


Horrenbestez, argi dago eskolen digitalizazioa eta teknologien txertapena fenomeno berriak direla gure gizarteko hezkuntzan. Baliabide ugari eta gero eta arrakastatsu eta erabilgarriagoak eskaintzen dizkigute bai autonomia mailan, bai estatu mailan eta baita europar mailan ere. Hala, irakasleok izango garenok ahalik eta probetsu handiena atera beharko genieke IKTei ikasleekin jarduteko, baina bere neurrian. IKTek abantaila ugari eskaintzen dizkigute baina baita arriskuak ere. Gainera mundu birtuala ez mundu erreala eta haurrek mundu birtual horri errealari baino garrantzi gehiago eman diezaiokete bere erakargarritasunagatik. Ondorioz, irakasleek orain arte aipatutakoaz gain, mundu birtualaren eta errealaren arteko oreka bat mantentzen ere irakatsi beharko zuketela uste dut, on line ematen dugun denbora neurtuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario