lunes, 11 de enero de 2016

Portfolioa

kaixo berriro ere!

Azken sarrera honetan porfolioa egingo dut eta bertan lau hilabetean zehar egindako klaseko lanak zein klase teorikoak jarriko ditut laburbilduz. Gainera blog hau nire lehenengo blog-a izan da eta egia esan hasieran ez nintzen oso habila aparatu honekin, baina denbora pasa ahala eta probak eginez  gero eta habilidade gehiago lortu ditut.

Ni lehenengo klasean ez nengoen, Munduko Txapelketa neukalako Londresen, hortaz sarrera hau beranduago egin nuen nik. Hala ere, sarrera hau egin nuenean, Dani Losada zegoen irakasle bezala eta zer prestakuntza teknologiko izan behar du Lehen hezkuntzako irakasle batek galderari erantzun behar izan nion.

Gero hurrengo klaseetan hainbat habilidade ikasi genuen web-eko programa batzuekin, hala nola GEOGUESSR , gero youtuberen bitartez bideo bat egi nuen blogera, DOCUMENTAL KAYAK EXTREMO ANIOL SARRASOLSES bideoa hain zuzen. Eta bukatzeko GOOGLE MAPS erabili genuen eta bertatik edoiz leku ezagutu dezakezu.

Hurrengo sarreran photopeach-en bidez bideo txiki bat egin nuen eta bertan zer nolako inpaktua izan duen gure gizartean teknologia berri hauek. TEKNOLOGIAREN ERAGINA izenburua jarri nien bideo horri.

Ni ez nintzen egon baina nire taldekoei esker posible izan nun egitea eta bertan LEHENENGO KLASE TEORIKOAREN LABURPENA egin nuen. BIGARREN KLASE TEORIKOAN Jose Mari de Juan Fonseca etorri zitzaigun konpetentzia digitalei buruz hitz egitea, eta gaur egungo irakasleek zer nolako prestakuntzak eta konpetentziak izan behar ditugun esplikatuz.

Hurrengo klase teorikoan offline bizitzari erlazionaturiko 10 argazki jartzea eskatu ziguten. Bi egin nietuen, horietako bat nik egin nuen OFFLINE izenburuarekin, eta bestea klaseko taldearekin OFFLINE BIZITZA izenburuarekin.

Klase teorikoekin amaitzeko, azkeneko klase teorikoan ZELATATZAILEA ETA ZELATAUA -ri burz hitz egin genuen eta horretarako bi bideo jarri zizkiguten eta gero klasean, gure artean, komentatu eta irtebide bat aurkitzen saiatu ginen.

Jarraian kopetentzi digitalen inguruan hainbat lan egin genituen, besteak beste CURACION DE CONTENIDOS presentatu genuen klasearen aurrean eta zer nolako programak zeuden hau erabiltzeko. Baita ere DE LO SOLIDO A LO LIQUIDO presentatu genuen klasean eta azaldu genuen zer nolako iraultza ekarri duen teknologia berri hauek hezkuntzan.

Hortaz aparte, ZABORRAREN PRAKTIKA ONA proiektua egin genuen dekalogoko puntu guztiak sartuz. Honekin hainbat klase prestatu genituen ikasleei esplikatuz zer nolako jarrera izan behar duten zaborra erreziklatzera bota behar dutenean.

Bukatzeko gure taldeak egin duen lanaren bideo igo dut denek ikus dezazuen. Guk modari kritika egin genien eta hori islatzeko bideo bat egin geuen, horren izenburua hauxe da: PABLOREN EGUNA


Hau izan da guztia. Hurren arte!



domingo, 10 de enero de 2016

PABLOREN EGUNA. DILAN (MODARI KRITIKA)

Disziplina arteko lan modularra egiteko aukeratu genuen gaia moda izan zen gure taldean. HAl, hiru asteko lanaren ostean modari buruz iritzi kritikoa pizteko asmoarekin, bideo bat grabatu eta editatu dugu. Bertan, gure gizarteetako egungo egoera isaladetzeaz gai, moden eraginak ere landu ditu beste hainbat artean.

Probetsuzkoa aurkituko duzuelakoan, hemen azpian uzten dizuet bideoa

OFFLINE BIZITZA (TALDEKO ARGAZKI-ELKARRIZKETA)


Lau hileko honetan egin behar genuen talde-lan bat off-line bizitzako 10 argazki esanguratsuen teknografia bat izan da. Ikasle bakoitzak gure propioa egin dugu eta ondoren tldeka bildu eta guztion artean genituenen artean esanguratsuenekin beste bat egin dugu. Hemen duzue gure taldek off-line bizitzari buruz duen iritzia azaltzen duen teknogrfiaren esteka:


CURACION DE CONTENIDOS

Web2.0ak lankidetzarako tresna ezberdinak eskaintzen dizkigu, eta hauek funtzioen arabera sailka ditzakegu. Hala, ikasgelan hauek lantzeko tale bakoitzari multzo ezberditako adibide baten azalpena prestatzeko esakatu ziguten eta beste klase batean ikasgelari aurkezteko. Guri "Curación de Contenidos" multzoa egotzi zitzaigun eta scoopit aplikazioaren adibidea erabili genuen.


Funtzio hau betzen duten tresnek, interneten gustoko dugun zer edo zer topatzen dugunean, honen errregistroa gordetzeko ereabiltzen diren tresnak dira. Esan bezala guk scoopit erabili genuen, beraz, hemen azoian duzu egindakoaren esteka: 
  

https://es.slideshare.net/secret/NbUwg8yGr3wrad

LEHENEGO KLASE TEORIKOAREN LABURPENA

Lehenego Klase Teorikoa



Lehenengo klase teorikoa Joxemirekin eman genuen. Sarrera moduan teknologiei berriei buruz hitz egin genuen apur batez, zer eta nolakoak diren, zertan lagundu eta mugatzen gaituzten... Ondoren “La Promesa Digital” eta “Big Data”-ri buruzko bideo pare bat ikusi genituen, gaiari buruz geneukan ikuspuntua zabaldu eta ez genekizkien datuak eskainiz. 

Azken urteetan gailu eta aparatu ugari txertatu ditugu gure bizitzetan, bizimodua erraztu eta komunikazioa azkartzekotan. Hala bada, La Promesa Digital delakoa asko zabaldu da lehen munduko gizarteetan. Honen arabera, teknologiek gure bizitzako arazoen konponbiderako bidea zabalduko digute berdintasunezko gizarte justu bat eraikiz. Baina Joxemik zionaren arabera (eta ni guztiz bat nator berarekin) guztia hau ez da egia. Gure ilusioak eta arazoak konpontzeko beharra asetzen dituen ideia da La Promesa Digital delakoa, eta erreparorik gabe sinesten dugu honetan, bere atzean ezkutatzen diren trikimailu eta arriskuez ohartu gabe. Egun, ia mugarik gabeko sare izugarria da internet informazio piloa jasotzen duena, baita gure informazio pribatua ere. Sare sozialetan eta bestelakoetan gure informazioa txertatzen dugu, baian inori eman edo inon idatzi ez dugun informazioak ere biltzen dira bertan, adibidez: Internetera konexioa duen smartphone bat baldin baduzu, internet erabiltzen duzun bakoitzean (WhatsApp mezu bat jasota, autobus ordutegiak begiratuta, posta elektronikoan begirada bat botata...), inguruko internet igorleak zure kokalekua zehazteko gai dira. Hala, zure eguneko internet erabileran oinarrituta, egunean zehar egindako ibilbidea mapa baten ia zehaztasun osoz marraztu genezake. Honetaz gain, badira beste mila adibide non gure informazio pribatua biltzen dutela ikus dezakegun. Aipamen orokor bat egitekotan, zera aipatuko nuke, interneteko nabigatzaileek, interneten egiten ditugun bilaketen arabera perfil bat eraikitzen digutela, iraganean bisitatutako web orrietako edukietan oinarrituz, antzerako edukiak dituzten publizitate, propaganda edo gonbidapenak bidaliz.

Baliteke askori bost axolatzea honek. Bere burua ñimiñotzat jota horrelakorik gertatuko ez zaiela pentsatzen dute, ez diote garrantzirik ematen horrelako gertakizunei, gure pribatasuna bortxatzen duten gertakari hauei. Zertarako zelatatuko naute ez banaz inor? Ba erantzuna nahiko erraza da. Arestian aipatutako nabigatzaileek sortutako perfil hauek kontsumismora bultzatzen gaituzte, eta ez kontsumismo materialera bakarrik (salerosketak), baita denboraren kontsumismora ere. Denbora pasa, on line pasatzen ditugun ordu guzti horietan zabor asko bidaltzen digute, iragarki, serie, joko edo sare sozialen bidez, eta askoren kasuan garuna garbiketa antzeko prozesu bat ematen dela esango nuke. Hala, gure nortasuna sendotzen pasa beharko genukeen denbora, leloen antzera pantaila bati begira pasatzen dugu. Hau da haien arauak onartzearen ordaina.

Horrenbestez, nire ustetan, honen aurka borrokatu beharko genuke, alde batetik internet erabiltzerakoan gure informazioaren pribatuan gorde dadila exigituz eta bestalde interneten ganorazko erabilpen bat eginez, gure buruek ez dezaten zaborrez gainezka egin.

Bigarren klase teorikoa

Bigarren klase teorikoan José Mari de Juanen, Ordiziako berritze-guneko IKTen aholkulariaren hitzaldira joateko aukera izan genuen. Bertan landutako gai orokorrak Hezkuntza Sailaren eta IKTen Ibilbidea, Hezkuntza Berriztatzeko Zentroak eta Ikasleriaren Konpetentzia Digitala izan ziren. Jarraian, gai bakoitzean azaldutako informazio garrantzitsuenaz hitz egingo dut:

·      Hezkuntza Sailaren eta IKTen Ibilbidea:

Azken urteetan aurrerapen teknologikoak izugarri azkar joan dira eta lehen munduko gizarteak digitalizatuz joan dira. Hala, hezkuntzaren esparrua hobetu, irakasleei lanerako baliabide eta erraztasun gehiago eskaintzeko eta hezkuntza kalitate hobetzeko helburuekin, Hezkuntza Sailak ikastetxeetan IKTak bultzatzeko hainbat proiektu eta plan abian jarri ditu azken urteetan:

Aurrena, PREMIA planak jarri ziren martxan, hiru guztira, helburu nagusitzat zentroetako IKTeen hornidura eta baliabideak hobetu eta berritzea zutela. PREMIA I 2000-2003 bitartean eman zen, PREMIA II 2005-2007 bitartean eta PREMIA III 2008tik aurrera.

2010-2013 urteen bitartean ESKOLA 2.0 izeneko plana gauzatu zen. LHko 5. mailatik DBHko 2. maila arteko ikasgelak digitalizatu ziren, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatu zituzten baita eta multimedia edukiak sortu; arestian esan bezala, hezkuntza kalitate hobetzeko asmoarekin.

Sare Hezkuntza Gelan plana (SHG) 2014. urtean abiarazi zuten IKTek eskainitako baliabideei ahal bezainbesteko probetsua ateratzeko asmoarekin, irakasleek jasotako prestakuntza, material berriak sortu edo egokitu eta ikasgelan aplikatzeko gai izan daitezen.

Azkenik, aipatu beharra dago 2006. urtetik  aurrera IKTen Heldutasun Eredua abiarazi zutela. Bertan, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei dei egin zitzaien IKT heldutasun agiriak eskuratzeko. Hiru mailako ezberdinetako agiriak dira: Oinarrizkoa, IKTen trebakuntzan eta erabilpenean oinarritzen da, erdikoa ikasgelak digitalizatzean eta aurreratua ikastetxeak birtualizatzean. Horretarako prozesu ezberdinak zehaztu zituzten (Irakaskuntza, Administrazio eta Informazio eta Komunikazioa) bakoitza zegozkion azpi-prozesuekin.

·      Hezkuntza Berriztatzeko Zentroak:

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza berrikuntza eta hobekuntzan laguntzeko zentoak dira. Lurralde edo zonaka antolatzen dira (Araban 2,Gipuzkoan 6 eta Bizkaian 10) eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntza mailetara zuzendutako laguntza zerbitzu gisa egiten dute lan.
Zentro hauetan profesional ezberdinek hartzen dute parte: zuzendariak, 10 aholkularik (LHtik, IKT Programatik eta Normalkuntza Programatik bana, DBHtik bi eta Hezkuntza Bereziko Premiatik 4) eta idazkari-dokumentalista batek. Hautaz gain, beste langile batzuk ere parte hartu dezakete, hala nola, irakasle laguntzaile, logopeda, terapeuta edo fisioterapeutek.

Zentro hauek funtzio ezberdinak betetzen dituzte zenbait arloetan:

o   Aholkularitza arloan: Eskualdeko ikastetxeei eta irakasle alderdi didaktikoei buruz aholkatzea. Irakasleek hainbat alorretan egin ditzaketen ekarpenak aztertu eta bideratzea (curriculuma, didaktika, teknologiak berriak, hizkuntza normalkuntza…). Ikastetxe eta Irakasleei, Hezkuntza Sailak sustatzen dituen hezkuntza berrikuntzei buruzko lehentasunezko ildoei buruz aholkatzea.

o  Prestakuntza arloan: Irakasleen prestakuntzarako plan eta lanen kudeaketa laguntzea. Ikastetxeko prestakuntza proiektuak planifikatzen, aholkatzen eta ebaluatzen laguntzea. Irakasleak prestatzea eta haien prestakuntza eskaerak bideratzea. Ikastetxeetatik sortutako eskaerei erantzuteko prestakuntza ematea eta hura kudeatzea.

o  Berritze, esperimentatze, ikertze arloetan: Hezkuntza Sailari, premia pedagogikoak aztertzen eta gabeziak konpontzen laguntzea. Hezkuntza bereziaren premia duten ikasleak dituzten ikastetxeak aholkatzea. Ikastetxeek proposatutako berritze eta esperimentatze proiektuen plangintzan, aholkularitzan eta ebaluazioan laguntzea. Eskola materiala eta material kurrikularra aztertu eta ebaluatzea.


· Ikasleriaren Konpetentzia Digitala:

EAEko Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumak dioenaren arabera, konpetentzia digitala informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta jakintza bilakatzean datza. Hala, Konpetentzia Digitalerako Markoaren Europar Proiektuak (DIGCOMP) 5 dimentsio ezartzen ditu konpetentzia digitalaren barnean:

1.  Dimentsioa: Gaitasun eremuak (Informazioa / Komunikazioa / Edukia sortzea / Segurtasuna / arazoak konpontzea).

2.  Dimentsioa: 21 Gaitasunak dagozkien eremuetan:
    

       

3.  Dimentsioa: Oinarrizko gaitasun maila / Erdiko gaitasun maila / Gaitasun maila aurreratua

4.  Dimentsioa: Ezagueren adibideak, trebetasuna eta jarrerak.

5.  Dimentsioa: Helburu ezberdinen arabera aplikagarritasuna (aisia, soziala, erostea, saltzea, inkesta, enplegua, erabilera, hiritartasuna, ongizatea).

Oraintxe aipatutako bost dimentsio hauek hiru , multzotan sailkatu ditzakegu: Trebetasun Teknologikoa, Ikaskuntza - Jakintza eta Herritartasun Digitala. Hiru multzo hauen artean, Ikasteko Ingurune Pertsonala kokatzen da, PLE (Personal Learning Enviroment), gaitasun berriak eskuratzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko, pertsonalki erabiltzen dugun tresneria (tresna, zerbitzu eta konexio multzoa). Hona hemen PLE bat sortzeko tresna erabilgarri batzuk: symbaloo, diigo edo delicious.


Horrenbestez, argi dago eskolen digitalizazioa eta teknologien txertapena fenomeno berriak direla gure gizarteko hezkuntzan. Baliabide ugari eta gero eta arrakastatsu eta erabilgarriagoak eskaintzen dizkigute bai autonomia mailan, bai estatu mailan eta baita europar mailan ere. Hala, irakasleok izango garenok ahalik eta probetsu handiena atera beharko genieke IKTei ikasleekin jarduteko, baina bere neurrian. IKTek abantaila ugari eskaintzen dizkigute baina baita arriskuak ere. Gainera mundu birtuala ez mundu erreala eta haurrek mundu birtual horri errealari baino garrantzi gehiago eman diezaiokete bere erakargarritasunagatik. Ondorioz, irakasleek orain arte aipatutakoaz gain, mundu birtualaren eta errealaren arteko oreka bat mantentzen ere irakatsi beharko zuketela uste dut, on line ematen dugun denbora neurtuz.